Gure eskolak bi eraikin nagusi ditu: Haur Hezkuntzakoa eta Lehen Hezkuntzakoa.
Horiez gain, ikasteko, jolasteko, mugitzeko, sortzeko eta elkarrekin egoteko hainbat espazio ditugu.
Naturgunea gure eskolako espazio berezienetako bat da. Aire zabaleko gunea da, aisialdirako zein ikaskuntza-prozesuak garatzeko erabiltzen dena.