Karrantza Haranean, Enkarterri eskualdean, kokatutako eskola publikoa gara.
Kontxa Eskola Karrantza Haranean dago, Enkarterri eskualdean. Haranak kokapen geografiko berezia du, Kantabria eta Burgosko lurraldeekin muga egiten baitu. Udalerria 49 auzok osatzen dute, 16 kontzeju edo parrokiatan banatuta, eta Kontxa auzoa haraneko administrazio-gunea da.
Gaur egungo Kontxa HLHIko eraikina 1950ean eraiki zen. Ordutik, eskolak hainbat eraldaketa izan ditu, gaur egun garen eskola herrikoia, euskalduna, inklusiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta atsegina izatera iritsi arte.
Egunero, ikasleek ikasteko, elkarrekin bizitzeko, parte hartzeko eta hazteko espazio bat eraikitzen dugu.
2 urteko gelatik Lehen Hezkuntza amaitu arte.